ikastola

Komunikazio ez bortitzaren inguruko tailerra gurasoentzat

Irailean PILAR DE LA TORRE-rekin izandako hitzaldiaren ostean, Komunikazio ez bortitzaren inguruan  sakontzeko asmotan, gurasoentzako tailerra antolatu dugu.

“Sarritan,

Ikastolara bizikletaz gero eta ikasle gehiago

Ikasturte hasiera honek badu aipagarria den eta pasatzen utzi ezin den lagun berri bat berekin, txirringa edo bizikleta. Azken urteetan nabarmena zen ikastolara bizikletaz etortzeko aukera ikasleen artean baina ikasturte honen haseran bikoiztu egin da erabilera. Irudietan ikusgai duzuen bezala bizikleten aparkalekuan ez da leku sobera asko izaten. Heldu zein txiki etortzen da bizikletaz ikastolara nahiz bertaratzeko ditugun bideak ez diren egokienak. Hala ere elkar errespetatuz bertaratzen dira gazteak eta aipatu beharra dago hauek egiten ari diren ahalegina.

Zaborra sailkatzeko ontzi berriak jarri dira ikastolan

Aurreko asteburuan ikastolako mantenu taldeak zabor ontzi berriak jarri zituen ikastola inguruetan. Helburua zaborraren bilketa selektiboa egitea da. Horretarako zabor ontzi horiak jarri dira, plastikozko hondakinak jasotzeko, marroiak organikoa jasotzeko eta grisa errefusarentzat. Auzolanak berriro ere bere fruituak eman ditu eta denon lana da zaborra sailkatu eta ikastolaren inguruak txukun mantentzea. Agenda 21 eta ingurumen taldeek elkarlanean aurrera eman duten proiektu bat da. Zero zaborren inguruko lanketa egin da geletan eta hori ikastola inguruetan martxan jarri.

ERRIGORA: Nafar hegoaldeko uzta, euskararen puzka

2012an, Zazpiak Bat Harreman Sareak lan taldetxo bat osatu zuen Nafarroako produktuez osatutako saskien salmentarekin Argia ikastola laguntzeko proiektua abiatuz. Ikastolen Elkartearekin batera garatu zen proiektua eta  1500dik gora saski banatu ziren eta Argia Ikastolara 34.000 euro bideratzea lortu zen. Ez dago gaizki, ezta?

Aurten ere martxan da baratza proiektua

Esku ahurra mugurdiz beterik eskaini digu Leirek, eta ahoratzera gindoazela “lehenbizi garbitu!” oihu egin digu. Lezioa ongi ikasia dauka. 4 urte ditu, eta baratzean aurrera eta atzera ibiltzea asko gustatzen zaio, ikastolako ume gehienei bezalatsu. Gorka Vesga du hezitzaile, bera da baratzearen arduraduna. Argi dauka baratzeak haurren ikaste-prozesuetan eragin positiboa duela: “Baratzean parte hartzen dutelarik, ingurunea zaintzeko kontzientzia barneratzen dute”.

Uda garaia aprobetxatuz ikastolan hainbat lan egin dira

3 urteko gelako komunak

Udako oporraldia aprobetxatuz ikastolako zenbait txoko berritu dira.

Haur hezkuntzako geletan 0-6 proiektua jarraituz hainbat egokitzapen egin dira geletan. 2 urteko gelan beste pareta bat bota eta lan guneak handitu dira. Txokoak antolatu dira espazio berrian, esaterako gurasoen harrera txokoari behar zuen garrantzia emanez eta goxotasun hori egunerokoan ere igarri dadin. Bestalde 3 urteko gelak elkartu egin dira barrutik, komunak jarri eta kanpoko patioa aprobetxatu ahal izateko ate bat jarri da. 4 urteko gelak ere barrutik elkarrekin komunikatu dira.

RSS - ikastola-era harpidetu