Tutoretza eta Orientazioa

ORIENTAZIO DEPARTAMENTUAREN OSAKETA

Orientazio departamentua honako kideok osatzen dugu:

  • Aholkulari eta orientatzaileak.
  • Haur Hezkuntzako Etapa arduradunak.
  • Lehen Hezkuntzako eta Bigarren Hezkuntzako laguntza irakasleak.
  • Hezkuntza Bereziko laguntzaileak.

FUNTZIO NAGUSIA

Orientazio Departamentuaren funtzio nagusia irakasleei, gurasoei eta ikasleei beharrezkoa den orientazioa eta laguntza eskaintzea da, taldean beharrak aztertuz eta dagokion orientabidea bideratuz.

  • Aniztasuna oinarri hartuz, ikasleei beren ibilbidean zehar eman behar duten prozesuan lagunduz ( ikaskuntza prozesuan, pertsonalean, gatazken kudeaketan…).
  • Ikasleek beren aukeraketak ahalik eta modu arduratsuenean egin dezaten, dagokion orientabideak ematea.
  • Kanpo eragileekin harremanak bideratu, ikasleei ahalik eta erantzun egokiena eskaintzeko asmotan
    ( berritzegunea, gizarte zerbitzuak…).
  • Tutoretza plan integral bat garatzea ( drogomenpekotasunean, sexu heziketan, elkarbizitzan) oinarrituz.