Ekitaldiak

Donostiara txangoa (LH 5)

Lehen Hezkuntzako 5. mailako ikasleek Donostiara txangoa gauzatuko dute, Eureka museoa eta Txuri Urdin bisitatuz.

UEMA saioak (LH 2)

UEMAko kideek saio berezia garatuko dute Lehen Hezkuntzako 2. mailako ikasleekin.

Txinaurriak: Ahotsa (DBH 3)

Soreasu Antzokia-Dinamoa

Kulturaz kooperatibak antolatuta DBH 3. mailako ikasleek "Ahotsa" izenburutzat duen tailerrean parte hartuko dute.

Euskaldunok etxean arrotz (DBH 4- DBHO)

Soreasu Antzokia-Dinamoa

Zaparraie taldeak antolatuta ikasleek euskararen etorkizunaren inguruan gogoeta egiteko baliogarri izango zaien dokumentala ikusiko dute.