Eskola kirola

Azpeiti, Azkoiti eta Errezilgo ikastetxe eta udalek osatzen dute UEK (Urolako Eskola Kirola) kontseilua, eta helburu nagusia, haurrak kirolaren bitartez hezitzea eta prestatzea da. Heziketa-betekizun hori, bi zentzutan ulertu behar da:

  • Eskola kirola, heziketa integrala lortzeko bitarteko gisa, gizakiaren alderdi guztiak modu harmoniatsuan eta orekatuan garatuz, bai alderdi psikologikoei (intelektual, emozional edota afektiboak, baloreak …) bai fisikoei dagokionez, beti ere gizarteratzean lagunduko dien moduan.
  • Eskola kirola epe luzerako kirol heziketako prozesu gisa ulertu behar da. Kirol ezberdinak irakasteko eta ikasteko prozesuak garatzen direneko etapa gisa. Beti ere jarduera fisikoa eta kirola egitearen joera guztiak aintzat hartuta.

Ikastolako koordinatzailea Eneko Martija da, eta hezitzaileak: Eneko Martija, Eneko Cardenas, Andoni Cardenas eta Maddi Unanue. Edozein zalantzaren aurrean idatzi (kirolak@azpeitikoikastola.eus) edo deitu (621295747).

Informazio gehiago diptiko honetan dago eskuragarri.