Albisteak

Elkartasun Ikastolak Europar Kooperatiba Elkartearen Batzar Nagusiak ostegunean ebatzi zituen 2021 urterako diru-laguntzak. Hamahiru eskakizun egin ziren guztira, eta horietako hamarrek egin dute aurrera. Guztira, 802.324 euro banatu dituzte hamar ikastolen artean.

 

Ikastolako aurtengo Ohiko Batzar Nagusia, otsailaren 24an izan genuen. Bozkaturiko gai guztiak babes zabalarekin onartu ziren.

Martxan da gune berria Ikastolaren wegunean. Bertan, jasangarritasunaren inguruan Ikastolan garatzen ari garen ekintza, proiektu, lan,…berri zuzena eman nahi zaio gure webgunea bisitatzen duen edonori.

Txikpedia elikatzeari ekingo diote gure DBH 1eko ikasleek, beste hamasei ikastoletako ikasleekin batera.Otsaila eta martxoa bitartean sortuko dituzte edukiak, eta 250 sarrera berri egiteko erronkari heldu diote.

Gipuzkoako Bertso Idatzien Eskolartekoa 2020an online lehiaketan saridun izan dira, gure LH eta DBHko ikasleak beren mailan. ZORIONAK beraz, Onditz Beitia, Nahia Criado, Maddi Albizu eta Suhar Gesalagari.

Otsailaren 12an EUSKAL INAUTERIAK ekarriko ditugu Ikastolara. Bakoitzak bere pertsonaiaren jantzia prestatzeko hemen klikatu

 

 

Iritsi dira asteartean Ikastolan ospatutako danborradaren lehen irudiak. Datozen egunotan joango gara argazkiak argitaratzen, bitartean gozatu dron bidez grabatutako bideoarekin. Ikusi bideoa.

LOMLOE legea indarrean sartzen den egunetan, Ikastolen Elkarteak lege honi buruzko iritzia plazaratu du, eta horixe da dokumentu honen xedea. Irakurri dokumentua.

Urtarrilaren 18tik 29ra izango da 2021-2022 ikasturterako aurrematrikulazio aldia, HH2tik DBH4ra bitartekoa.

Hona hemen Ikastolako iragarkia.

 

Alberdi Mekanizatuak enpresako Ihintza Arrieta Ingenieritza eta Fabrikazio arloko arduraduna, bere esperientzia partekatzen DBHO 1eko ikasleekin izan da, IB (Iraurgi Berritzen) Hezkuntza markoan.

Kongresuan onartu berri den Hezkuntza lege proiektua gizartean mugimendua sortzen ari da. Ikastolen Elkarteak idatzia argitaratu du. Barruan ...

Pasa den ostiralean,abenduak 11, Lehen Hezkuntzako 1.mailako ikasleek Karmelo Bizkarraren “BEHI ZORIONTSUAREN ERREZETA” ipuin kontakizunaz gozatzeko aukera izan zuten, Tyl Tyl antzerki konpainia eta Zuhaizpe zentroak lankidetzan egindako proiektu bati esker. Artea, osasuna, zuzeneko musika eta eszenografia ludikoa uztartzen dituen zuzeneko ikuskizunean bizitza osasuntsua izateko pistak eman zizkiguten.

Orriak