Lehen Hezkuntza: fruituak ematen hasten

LORE PROIEKTUA

AZPEITIKO IKASTOLAN, Haur Hezkuntzako KIMU proiektuari jarraipena emanaz, eta ikastolako irteera profila helburu, Lehen Hezkuntzarako LORE proiektu pedagogiko berria diseinatu dugu.

Gure gazteek, bizitzan aurkituko dituzten erronka desberdinei irtenbide egokiak emateko eta gizarte hobeago bat eraikitzeko ahalmena izan dezaten.

.

LORE proiektuaren oinarriak

Azpeitiko Ikastolan, pertsona jartzen dugu proiektuaren erdigunean, haur bakoitza bere garapenaren protagonista izan dadin.

Haurra gaitasunez beteriko pertsona dela eta munduaz ikasteko berezko gaitasuna duela kontutan hartuz, pertsona horri bere bizitzako esparru guztietan bera izaten, bere burua kudeatzen eta nortasuna eratzen lagunduko dion hezkuntza eredua bilatzen dugu. Norbanako bakoitzaren erritmoak eta ezberdintasunak errespetatuz haurren aniztasunari erantzunez.

Haurrak bere garapen pertsonala eta ikaskuntza prozesua eraiki eta bideratu ahal izateko, helduaren laguntza ezinbestekoa du. Heldua baita, garapen-testuinguru aberatsa eta segurua eskainiz eta baldintza egokiak sortu eta erronka ezberdinak proposatuz, haurrari bere garapen prozesuan aurrera egiten lagunduko dion pertsona.


Lore proiektuaren ardatzak


Zergatik Lore proiektua?

Arrazoi ugari daude Kimu proiektuaren alde apostu egiteko baina hauek dira gure ezaugarri bereizgarrienak:

  • Haur bakoitzaren eta haur guztien garapen osoa helburu
  • Ikastolan elkarlanean garatutako proiektu propioa
  • Proiektuan sinesten duen lantalde egonkorra