Kilometroak: Izpiz izpi, aurrera!

2024ko Kilometroak Azpeitiko Ikastola Ikasberri Kooperatiba ari da antolatzen. Urriaren 6an izango da Gipuzkoako Ikastolen jai handia.

Urriko jai handiaren aurretik, ordea, herriko eta herriz kanpoko eragileekiko harremanaren emaitzaren fruitu gisa, KULTUR IZPIAK programa osatu da. Ekintza xumeagoak baina edukiz sakonagoak izatea da azken helburua.

Eguzkilorearen eta leloaren baitan, hiru ardatz landuko dira egitasmoaren baitan: euskara; kulturartekotasuna eta aniztasuna; eta herrigintza.

Jarraian, burutuko diren ekintzen egutegia aurkituko duzue. Gainera, burutu ostean ekintzaren berri ematen duen albistearen esteka ere eskuragarri duzue.

Kultur izpiak programaren egitaraua

Otsailak 9: Inauteriak munduz mundu

Otsailak 17: Tutera-Azpeitia ibilbidearen lehen etapa (Tutera-Milagro)

Martxoak 2: Zurak eta ezpalak, transmisio ekimena

Martxoak 10: Beskoitzera bidaia “Non eta mugan”

Martxoak 16: Tutera-Azpeitia ibilbidearen bigarren etapa (Milagro – Faltzes)

Martxoak 18: Korrika Argantzonen

Martxoak 20: Korrika Azpeitian

Apirilak 13: Tutera-Azpeitia ibilbidearen hirugarren etapa (Faltzes-Lerin)

Apirilak 19: Ikasle topaketa

Apirilak 27: Aniztasun Izpiak, Kilometroak Txikia

Maiatzak 11: Tutera-Azpeitia ibilbidearen laugarren etapa (Lerin-Iratxeko Monasterioa)

Maiatzak 17: Bertso izpiak, Soreasun

Ekainak 14: KMK24 abestiaren eta bideokliparen aurkezpena

Ekainak 22-23: Tutera-Azpeitia ibilbidearen bosgarren eta seigarren etapak (Iratxeko Monasterioa-Pilatosen balkoia/ Pilatosen balkoia- Lizarragako mendatea)

Ekainak 30- Irailak 1: Argazki izpiak lehiaketa

Uztailak 6: Tutera-Azpeitia ibilbidearen zazpigarren etapa (Lizarragako mendatea-Etxarri Aranatz)

Irailak 14: Tutera-Azpeitia ibilbidearen zortzigarren etapa (Etxarri Aranatz- Beasain)

Urriak 19: Tutera-Azpeitia ibilbidearen azken etapa (Beasain-Azpeitia)