Albisteak

Pasa den astean, LH4ko ikasleek herriko eraikin zaharrenen inguruko dokumentala aurkeztu zuten ikastolan.

Miren Rosek, haurren eta pantailen arteko harremanaren inguruan hausnartzeko, HH3tik LH6rako gurasoentzako tailerrak emango ditu datozen asteetan ikastolan.

Atzo ikastolako DBH4eko eta DBHO1eko ikasleak Soreasu Antzokian izan ziren errepideko segurtasunaren inguruko hitzaldian.

Atzo LH4 eta 5eko ikasleek eta gurasoek sare sozialen eta Internetaren erabilpenaren inguruko formakuntza jaso zuten Ertzaintzaren eskutik.

22. Korrikaren ekitaldia heldu da gure herrira ere, beraz, euskararen alde korrika egiteko unea iritsi da. Argazki bilduma hemen.

DBH2ko gure ikasleak Dapa proiektuak eskainitako ikus-entzunezko hiru pieza izan dira ikusten Soreasu antzokian.

Enjoy English 2022, HH 5etik LH 6rako ingeles udalekuan izen-ematea martxan da apirilaren 30era bitartean.

Horretarako sakatu HEMEN.

HH4ko ikasleak Igarako errotan izan ziren joan zen astean, eta, atzo, ikasitakoa praktikan jarri zuten, ogia beraiek eginez.

Pasa den asteburuan, larunbatean, hainbat guraso berrikuntzak egiten izan ziren ikastolan.

HH4 eta HH5eko ikasleak Mungiako baso magikoan (Izenaduba) izan ziren atzo, eta euskal mitologiako gaiak landu zituzten bertan.

Orientazio programekin jarraituz, Gerolan ekimenaren baitan, gure ikastolako DBHO2ko zenbait ikasle gure inguruko enpresa batzuk bisitatzen izan ziren atzo.

Aurreko astean izandako guraso bilerekin lotuta, hainbat hitzaldi izan genituen gurasoentzako.

Orriak