Albisteak

Badator Kilometroak 2014, Gipuzkoako Ikastolen festa handia. Aurten Orioko ikastolak antolatuko dut. Hona hemen Oriotarrek festa giroan murgiltzeko prestatu duten eskaintza kultural paregabea; aparta. Era guztietako zaletasunak asetzeko modukoa; adin guztiei begira osatutakoa. Euskal Herriko talde entzutetsuenez gozatzeko aukera eta alor ezberdinetako sortzaileen lana ezagutzeko beta. Hamaika jarduera, ikuskizun eta ekimen gurera bisitan etorriko zareten euskaltzaleak asebete zaitezten!

 

Miguel Muñoak Donostian Euskal Ikastetxea ireki zuela ehun urte bete direnean, hura gogoratzeko ikus-entzunezkoa egin du Ikastolen Elkarteak. Andoainen egin den Ikastolen 2014-15 Ikasturtearen Hasiera Ekitaldian eman da lehenbiziko aldiz, Bastero Kulturgunean. Ikusgai duzue hementxe.

100 urte bete dira 1914an Miguel Muñoa euskaltzaleak lehen ikastola martxan jarri zuenetik.

 

Martxan da ikasturte honetako eskola kirola. Berrikuntza askorekin etorri zaigu eta horien artean UROLA ESKOLA KIROLA webgunea. Bertan duzue beharrezko informazio guztia, egutegiak, helburuak, albisteak... Bide batez adierazi Kirol Koordinatzaile lanetan Alaitz Badiolak jarraitzen duela eta edozein zalantza argitzeko kirolak@azpeitikoikastola.net posta elektronikora jo dezakezuela.

 

Larunbat honetan, irailaren 27an, eta goizeko 11:00etan izango da Ikastolen 2014-15 Ikasturtearen Hasiera Ekitaldia. Andoaingo (Gipuzkoa) Bastero Kultur Gunean egingo dugu ekitaldia. Aurten, ehun urte bete dira lehenbiziko ikastola sortu zela, Miguel Muñoak Donostian 1914an irekitako Euskal Ikastetxea izan baitzen, gaur egun ikastolatzat har genezakeen aurrenekoa. Mendeurrenaren ospakizuna izango da, beraz, aurtengo Ikasturte Hasierako Ekitaldia.

Datorren irailaren 26an, ostirala LH-3, 4, 5 eta 6 mailakoak DONOSTIAKO ZINEMALDIRA joango dira g

Astelehen gauean San Juan bezperako sua izango da Ikastolako

Datorren ikasturtea hasi aurretik, irailaren 1etik 5era, taldea osatzen bada , HH-2tik LH-3ra opo

Maiatzean egin genuen bilera 2014-2016 plan estrategikoa bazkideei aurkezteko.

Gure batxilergoko 17 ikasle joan dira selektibitateko ohiko deialdira, bertan guztiek gainditu du

Orriak