Albisteak

Pasa den ostegunean bukatu ziren aurtengo igeriketa ikastaroak. Ekintzako partehartzaile guztien balorazioa oso positiboa izan da aurten ere. Urte zaila izanik ere, inongo gorabeherarik gabe bete da aurreikusitako plangintza. 

Herriko lau ikastetxeek eta Lagun Ona Mendi Bazkunak, ‘Inguruko tontor eta txokoak’ egitasmoa bultzatuko dugu, inguruko tontor eta txokoak gazteenen artean ezagutarazteko. Hilabetero hainbat  gailur eta txoko zehaztuko dira eta parte hartzera animatzen diren mendizale gaztetxoen artean opariak zozketatuko dira.

Beasaingo Andramendi ikastolak, Lazkaoko San Benitok eta Ordiziako Jakintzak antolatuko dute eguna, eta “Batera, bagara, bat gara” leloa izango du.

Emakume Langileen Nazioarteko egunean, DBH 3ko autoantolaketako ikasleek, saio batzuk landu dituzte DBHko hainbat gelatan.

Plateretik baratzera: Errigora martxan da, martxoaren 4tik 24ra.Nafar hegoaldeko uzta eskutik eskura. Oraingoan olioa, arroza, pasta eta kontserba kanpaina.

Elkartasun Ikastolak Europar Kooperatiba Elkartearen Batzar Nagusiak ostegunean ebatzi zituen 2021 urterako diru-laguntzak. Hamahiru eskakizun egin ziren guztira, eta horietako hamarrek egin dute aurrera. Guztira, 802.324 euro banatu dituzte hamar ikastolen artean.

 

Ikastolako aurtengo Ohiko Batzar Nagusia, otsailaren 24an izan genuen. Bozkaturiko gai guztiak babes zabalarekin onartu ziren.

Martxan da gune berria Ikastolaren wegunean. Bertan, jasangarritasunaren inguruan Ikastolan garatzen ari garen ekintza, proiektu, lan,…berri zuzena eman nahi zaio gure webgunea bisitatzen duen edonori.

Txikpedia elikatzeari ekingo diote gure DBH 1eko ikasleek, beste hamasei ikastoletako ikasleekin batera.Otsaila eta martxoa bitartean sortuko dituzte edukiak, eta 250 sarrera berri egiteko erronkari heldu diote.

Gipuzkoako Bertso Idatzien Eskolartekoa 2020an online lehiaketan saridun izan dira, gure LH eta DBHko ikasleak beren mailan. ZORIONAK beraz, Onditz Beitia, Nahia Criado, Maddi Albizu eta Suhar Gesalagari.

Otsailaren 12an EUSKAL INAUTERIAK ekarriko ditugu Ikastolara. Bakoitzak bere pertsonaiaren jantzia prestatzeko hemen klikatu

 

 

Iritsi dira asteartean Ikastolan ospatutako danborradaren lehen irudiak. Datozen egunotan joango gara argazkiak argitaratzen, bitartean gozatu dron bidez grabatutako bideoarekin. Ikusi bideoa.

Orriak